Bertsos - View details   To know more about this section

2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Sagarzazu, Mirari
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.

Description

Melody
Orain hasi bihagu
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Urruti xamar baina
ezkonduta legez
beti elkarri zipotz
elkarri haserrez.
Zure whatsappak jaso
nahiago det berez:
tonurik ez dute eta
keinurik ere ez.

A. Mendiluze

Lehen gutunak perfumez
perfumatu zale
elkarri bidaliak
majina bat ale!
Uain whatsapp mezuekin
dale eta dale!
Esateko askorik
ez dugun sinale.

M. Lujanbio

Hitzik ezin gurutza
zuzen ta muxu-truk
ze esanik ba al degu?
Igual kontun batzuk.
Maitasun ikur gisa
har zenezake zuk
sateliteraino ta
buelta maite zaitut.

A. Mendiluze

Lehen nahiago genuen
ondora esana
orain komunikatu
zeruetan barna.
Zer da satelitera
ta bueltan doana
biok baldin bagera
satelite bana?

M. Lujanbio

Ta orbitan urruntzen
distantzia haundiz
garai baten geundenak
hurbiltzeko premiz
elkarri ez diogu
ia egiten hitz
ta mezurik ere ez
debalde ez balitz.

A. Mendiluze

Beraz debaldekoak
gustatzen zaizkizu
beste zerbait komeni
zaigula adizu:
berriz ere agian
idazten ari zu
arkatza ta papera
emango banizu.

M. Lujanbio

Arkatza ta papera
alde alde alde!
Hori nekosoa da
nahiz izan debalde.
Hola modako gabiltz
dudarikan gabe
maiteminduta ez baina
konektauta gaude.

A. Mendiluze

Laister konexio hau
baietz eten guri!
Sofan alde banatan
larri ta urduri...
"Bi plazakoa erosi
nahikoak ditu bi"
eta orain sei plaza
dauzkala dirudi.