Bertsos - View details   To know more about this section

2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Paya, Xabi
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Laurotan gertatutako pasadizoa, labur-labur kontatuta. Udan belarra biltzen ibili ziren Palatarteko Txomin eta hari laguntzen Goititiko German. Halako batean, segadora horrek pot egin eban. Germanek esaten dio “Zer pasatu ba Txomin?”, eta Txominek “Ito egin da”; “Ito hemen, mendian? Han errekan izan balitz!”. Arkaitz izango da Txomin, segadora eta guzti; Xabi German, laguntzailea. Pot egiten duen unean, ea zer pasatu den.

Description

Melody
Durangotik gorako
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya

Segagaz hasi zara
astiro pausoka
mozteko hor lurretik
hasi ohi dan soka.
Plin-plon ta apurtu da
ze-nolako bronka!
Ez zendun arrimauko
taketaren kontra? (bis)

A. Estiballes

Ez dakit egoera
da nahiko larria
Stihl markakoa zan
ta barri-barria.
Ez dakit honek deukon
gasoil egarria
edo eta jo dauen
zure mugarria. (bis)

X. Paya

Klaro ez dakienak
bazterra dau jotzen
ta errua ondokoai
gero bota ozen.
Nik erraz moztu ohi dot
eta zuzen-zuzen
antzinako kodañak
ez dira itotzen. (bis)

A. Estiballes

Gezur galanta hori
ezin zeinke uka
aspaldian ez zabiz
German makurtuta
sega beti zeunkon zuk
txarto pikatuta
dagoz herdoildu eta
nahiko kamustuta. (bis)

X. Paya

Harrapatu nozu ta
bazter danak nahastu
ondokoana ikustea
ez jatzu ba ahaztu!
Ba bai hontan inor be
ez da aberastu
barriz haziko da ta
zertarako moztu? (bis)

A. Estiballes

Hau lehen segan ibilten
zan nahiko ondradu
hiru kodañakada
eta zazpi tragu
hemen inortxo ere
German ez dau salbu
gasoilean merke
baina ardotan karu. (bis)

X. Paya

Zu beti egoten zara
Germani begira
eta gero kontutan
zenbat tirabira!
Bitan egingo dotsut
segan hemen di-da
ea bajetan zaren
Germanen neurrira. (bis)

A. Estiballes

Diz-diz egiten deutsu
gaur begi niniak
goazen tabernara
ta argitu begiak
total haziko dira
hemen belardiak
eta danak jango dauz
Arbildun* poniak. (bis)


* Iñaki Beitia "Arbildu". Afaltiarretako bat; gai-emaile aritu ohi da han inguruan egiten diren zenbait saiotan.