Bertsos - View details   To know more about this section

2013-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-08-07 Aia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Authors
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Azken bolada honetan sarri samar ikusi haute, gauetan batik bat, etxeko leihotik zerura begira, zerbaiten bila bezala.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hilabete bat ez da igaro
aita hil zitzaigula ai
eta gauetan esnatu ohi naiz
sarritan izerditan blai.
Etxean daude bere argazki
bere arropa ta usai
eta zerura begira nabil
ia etorriko den zai
ama ta biok utzi baikaitu
ez senide ta ez anai
hasera baten bertsotan ere
ia ez nuen egin nahi
baina gauero kantatzen diot
ta ahal baldin bada alai.
Berarengatik egiten dut hau
ta neregatik ere bai.

Gazte aroan pentsatzen duzu
aita beti dela kate
hogei urtekin pentsatzen duzu
egiten dizula kalte.
Geroxeago eredu dezu
norbere eskaparate
eta aitona eiterakoan
berriz familian parte.
Ez pentsa gero nik nere aita
gorroto nuenik bat’e
maitatzen nuen bere jenio
umore eta aldarte
bene-benetan ta harro diot
“Asko zintudala maite”
baina ez nekin zenbateraino
albotik joan den arte.

Ia gauero egiten ditut
lo hartzeko ahaleginak
baina ama ta biok hartu gaitu
gaur lorik egin ezinak.
Duela gutxi izan da eta
barruan dauzkagu minak
nahiz ta min hoiek ta lo hartzeko
badauzkagun medizinak.
Farmazian ere pilulak daude
berdeak eta urdinak
ta beste batzuk sendatzen ditu
fedeak edo doktrinak.
Hoiek bakarrik sendatze’ituzte
barreneko min arinak
ta kantatzeak sendatzen dizkit
dauzkadan minik haundinak.