Bertsos - View details To know more about this section
2013-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2013-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Ecuadortik Leitza aldera
artian nintzan gaztia
gizon zahar bat zaindu aurrena
gero haren emaztia.
Ai euskaldunak jende jatorra
baino errexak ez dia
bihotz haundia dutela baino
kostatzen da iristia.
A. Laburu
Lehenengo hartu nau Anttoniok
ta gero amona Juanik
urte hauetan Leitzan sekula
ez zait falta izan lanik
baino diyozun gisan azala
oso gogorra izanik
oraindik oso ziur ez nago
barrura heldu nintzanik.
M. Lujanbio
Sillai tiraka ibiltze nitzan
ni Leitzako plazan erdin
atton-amonek elkarri kaso
ta neri nahiko desberdin
ze egoskor ta ze burugogor
nahiz eta hitzez atsegin
harek ezetza esaten bazun
baezpa kontraik ez egin!
A. Laburu
Alde on eta alde txar asko
zu ta nere langintzanak
baino oraindik miresten ditut
gure gisa dabiltzanak
bi armadura dituztelako
kultura eta izanak
ta neri asko lagundu zidan
euskera ikasi izanak.
M. Lujanbio
Nik ere ein nun hortan ahalegin
nik ere burmuinak hautsi
baino hizkuntza zelebre hori
ai zeinen zail zeinen bitxi!
Gure amonai nahi izan nion
nik erderaz erakutsi
euskera pixka't nik ikasi nun
harek gaztelera gutxi.
A. Laburu
Nik entzimera garbitzen niyon
baietarekin tristrastris
ta hala ere esaten zidan
"Oraindik hautsez ziok gris".
Nere herrira bueltatu nintzan
noski sorterri egarriz
Leitzan lan gorra izan nun baino
bueltauko nintzake berriz.
M. Lujanbio
Gure etxera itzuli ginan
hemen zahartzeko planian
garai zailetan baino gustora
jardun ondoren lanian.
Euskal Herrian garai zailetan
omen dabiltz aidanian
euskaldunen bat igual gu zaintzen
gu zahartzen geranian.
A. Laburu
Ba nik gustora izango nuke
holako jende klasia
baino denbora nola ez dagon
horren aurrera pasia
nik zer esango niyekeen orain
alde degunez haizia
denok degula zeini erakutsi
eta zeini ikasia.