Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Elosegi, Miel Mari "Luze"
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biak urte askotan Leitzan bizi izandako atzerritarrak zarete. Hemen bizi izan zineten urteetan, adineko pertsonak zaintzen, baina buelta egin zenuten zuen herrira. Jakin nahi duguna da zer kontatu behar duzuen Euskal Herriari buruz eta hemengo jendeari buruz.

Deskribapena

Doinua
Emazte baten bihotz xamurra I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Ecuadortik Leitza aldera
artian nintzan gaztia
gizon zahar bat zaindu aurrena
gero haren emaztia.
Ai euskaldunak jende jatorra
baino errexak ez dia
bihotz haundia dutela baino
kostatzen da iristia.

A. Laburu

Lehenengo hartu nau Anttoniok
ta gero amona Juanik
urte hauetan Leitzan sekula
ez zait falta izan lanik
baino diyozun gisan azala
oso gogorra izanik
oraindik oso ziur ez nago
barrura heldu nintzanik.

M. Lujanbio

Sillai tiraka ibiltze nitzan
ni Leitzako plazan erdin
atton-amonek elkarri kaso
ta neri nahiko desberdin
ze egoskor ta ze burugogor
nahiz eta hitzez atsegin
harek ezetza esaten bazun
baezpa kontraik ez egin!

A. Laburu

Alde on eta alde txar asko
zu ta nere langintzanak
baino oraindik miresten ditut
gure gisa dabiltzanak
bi armadura dituztelako
kultura eta izanak
ta neri asko lagundu zidan
euskera ikasi izanak.

M. Lujanbio

Nik ere ein nun hortan ahalegin
nik ere burmuinak hautsi
baino hizkuntza zelebre hori
ai zeinen zail zeinen bitxi!
Gure amonai nahi izan nion
nik erderaz erakutsi
euskera pixka't nik ikasi nun
harek gaztelera gutxi.

A. Laburu

Nik entzimera garbitzen niyon
baietarekin tristrastris
ta hala ere esaten zidan
"Oraindik hautsez ziok gris".
Nere herrira bueltatu nintzan
noski sorterri egarriz
Leitzan lan gorra izan nun baino
bueltauko nintzake berriz.

M. Lujanbio

Gure etxera itzuli ginan
hemen zahartzeko planian
garai zailetan baino gustora
jardun ondoren lanian.
Euskal Herrian garai zailetan
omen dabiltz aidanian
euskaldunen bat igual gu zaintzen
gu zahartzen geranian.

A. Laburu

Ba nik gustora izango nuke
holako jende klasia
baino denbora nola ez dagon
horren aurrera pasia
nik zer esango niyekeen orain
alde degunez haizia
denok degula zeini erakutsi
eta zeini ikasia.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra