Bertsos - View details To know more about this section
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes
Ohean sartu ta hurreratu
natzaizu goxo, suabe
lotan zeundela uste nun baina
negar-zotinka hor zaude
baina ez ahaztu gure alabak
geu gaituela zutabe
bera ere ongi egongo dela
gu ere ongi bagaude.
X. Silveira
Hori esaten errex da baina
hori da soilik esate
gero jasaten ezinezko zait
alaba gutaz aparte.
Nire ondoan sentitzen zaitut
ta pixka't urrundu zaite
hura gurekin ez dagoenetik
zu're ezin zaitut maite.
A. Estiballes
Zenbat bidaia zenbat bisita
urrutira zenbat txango!
Gaur zortzi urte kendu ziguten
eta ez digute emango.
Laister etxean daudela esaten
dabiltz hemengo ta hango
baina hasieratik bagenekien
erreza ez zela izango.
X. Silveira
Bagenekien baina ez nun uste
horrela izango zenik.
Militantzia politikoan
hasi zen gazte izanik
preso hartuta torturatuta
kartzelan dago azkenik
ta okerrena da ez dirudila
inoiz itzuliko denik.
A. Estiballes
Ta gutxi balitz mugitzen dute
gaur hona ta bihar hara
halan ta ere hilabetero
ikusten dugu alaba.
Guzti hontatik gauza ona ere
behar genduke atara:
bera urrundu zigutenetik
gu hurbildu egin gara.
X. Silveira
Zuk hitz politak sarri dauzkazu
soilik ni kontsolatzeko
hura urrun ta gu ere urrun
jarri gara azkeneko.
Berak guztia eskeini zuen
gure herria askatzeko
ta herriak ez du ezer egiten
beraiek ateratzeko.
A. Estiballes
Ia bi orduz negarrez zeunden
ohean neure aiduru
baina burutik ideia txarrak
kentzea hobe da seguru.
Zatoz laztana gaur jan behar bait
zaitut izter eta buru
Athleticek bi gol sartu ditu
bi bota behar ditugu.
X. Silveira
Zer pentsatuko ote du garela
gu etxeko bi txotxolak
sufrimendua baretzerikan
balu bezela futbolak!
Maitia nei bost ajola zaizkit
gaurko Athleticen golak
horrelakotan baloiak baino
nahiago ditut pistolak.
A. Estiballes
Leheno zenion nahiko haserre
zeundela herriarekin
gu bisitara joaten gatzaizkio
bis a bisetara berdin
manifetara hurbiltzen gara
beti enkarteladekin
herriak zer ein dun ez dakit baina
guk gehio ezin degu egin.
X. Silveira
Maiz gertatzen da nere senarrak
ulertzea alderantziz
alaba etxean dagoenetik
inkomunikauta gabiltz.
Ez nun esan nahi armen biderik
hartu behar denik berriz
bakar-bakarrik esan nahi nizun
disparatzeko bi aldiz.