Bertsos - View details   To know more about this section

2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-09-06 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai".

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Oriorekin pike pixka bat
izandu degu lehenago
etorri dira kalparra goruntz
etorri dira akabo!
"Aurten Zumaia ez dago Kontxan"
dena asmatzen bi mago
baina asmatzen hasi nahi eta
bukatu dute naufrago
salida eman atera dira
ta hor Orio ez dago.

Nola neurtzen da kirolarien
indarra eta nibela?
Nola pizten da baten barrua
trainerua datorrela?
Urduri nago oso urduri
ta bikote hau epela
hementxe daude batez batian
ezer ez balitz bezela
gero gainera esango dute
nesketa dijuazela!

Luzea izan da gure herrian
Kontxa gabeko bolada
baina aurtengoa bai izan dela
sekulako tenporada
jokatutako ia guztia
eramana dute jada
ta orain berriz irabazteko
izango da estropada.
Aurrera neskak seguru gaude
aurten Kontxa Zumaiara!