Bertsos - View details   To know more about this section

2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Perurena Olano, Alex
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zoriontsua izateko zer behar da?

Description

Melody
Bizia ez da nehoiz egoiten
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Inork ez daki nun egon leiken
zorionaren atea
ta ez badator alperrikan da
atzetik bila joatea.
Nahiz ta lortzeko hemen bakoitzak
daukagun borondatea
ez da nahikoa sasoia eta
kartera diruz betea
balio duna daukagunakin
geu konforme egotea. (bis)

Hainbeste amets izaten dira
zorionaren zutabe
eta noizbaiten bete ezkero
norberetzako mesede.
Zeure buruai galde lehenbizi
"Aizu konforme al zaude?"
eta seguru izango dala
zoriontasunan jabe
berak nahi duna egiten duna
inoi minik eman gabe. (bis)

Zoriontsua izan nahi hori
degu bakoitzan ardura
eta bakoitzak bilatu behar
tokatzen zaion modura.
Utzi albora inbidia ta
gorrotoaren lotura
ta zoriontsu biziko dela
denok erori kontura
ingurukoei eman ezkero
norberak sentitze'un hura. (bis)