Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-12-27 Elgoibar Jaialdia
Gai-emailea
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Enbeita, Onintza
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mikroak elkarri begira jartzeko eskatuko dizuet. Onintza, zu beti egia esaten duen ispilua zara. Igor, aurrean jarri eta galdezka hasi zaizu.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-12-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza

Egizko ispilua
zarela jakinik
hemen nago galdera
ekidin ezinik:
beti gazte izan nahi dut
ta gaur jakin nahi nik
esaidazu ez dudala
entrada handirik. (bis)

On. Enbeita

Entradak badaukazuz
hortxe zabiz zuzen
ta ia esplikatzen
manejatzen naizen:
nahiko handiak dira
zu hasi onartzen
baina flekilloagaz
ez dira igertzen. (bis)

I. Elortza

Mundu lehiakorra da
bertsolariena
ta batek noski ezin
du eduki dena
Unai interesante
ta Amets onena
ispilutxo ispilutxo
nor da guapoena? (bis)

On. Enbeita

Ai ama baina zenbat
inbidia ta su!
Guapoena aukeratzen
hementxe naukazu
mindu barik esango
deutsut pausuz pausu:
Euskal Herrian Maia
baina Bizkaian zu. (bis)

I. Elortza

En fin entzun beharra
berriz halakorik!
Aurten nik zapaldu dut
sarri gimnasiorik
Olaizolai be egurra
emango diot nik
noiztik ez duzu ikusi
holako besorik? (bis)

On. Enbeita

Besoak gimnasioan
entrenau samarrak
baina mesede gitxi
ein deutse beharrak
nahiz ez diran ikusi
dodazan bakarrak
lodiagoak dira
nire atzamarrak. (bis)

I. Elortza

Ispilu egizko honek
guztia daki-ta
nik galdetu orduko
eiten dit kritika
ia triunfatzen dudan
aldrebes jarrita:
esaidazu ez dudala
ipurdi polita. * (bis)

On. Enbeita

Ta farruco jarri da
orain mutikoa
goitik behera dotore
zelako tipoa!
Gestoa egin dozu
nahiko erotikoa
ta ipurdi bat al da
gerri azpikoa? (bis)


* Bizkarra emanda jarri da hori kantatzearekin batera.