Bertsos - View details   To know more about this section

2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Otsailak 14, San Balentin eguna. Esaten dute, amodioko penek gehiago ematen dutela kanturako amodioaren pozek baino. Ea ze kalabaza jaso dituzten Ametsek eta Mantxik.

Description

Melody
Behin batean Loiolan III
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
5

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Hamabi urte neuzkan
ez askorako gai
auzoko neska batek
ez nindukan lasai
buzoian kartatxo bat
han utzi nion ai!
Oraindik hemen nago
erantzunaren zai. (bis)

Mantxi
Orain hamabost urte
gertatu zen benga!
Festa haundi batean
neska bat gomenda
joan zan ta soilik daukat
orain bere prenda
kristalezko zapata
soilik geratzen da. (bis)

A. Arzallus
Zarauzko malekoian
izan zan behinhola
australiana polit bat
tarteko alkohola
esan nidan ta harek
esan zidan”Nola?”.
Iruditzen zait gaizki
kontatu niola. (bis)

Mantxi
Oraintxe hilabete
nolako parranda
kasu hau enmarkatzeko
modukoa izan da:
musu ematera joan
nintzan baina danba
Amets maite zuela
esan ez zidan ba! (bis)

A. Arzallus
Ez zinan beraz esku
onetan erori
hainbeste trikimailu
hainbeste teori
neri esan zidan “Mantxi
dago oso ongi”
“Ez” esateko modu
polit bat da hori. (bis)