Bertsos - View details   To know more about this section

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoa Unibertsitatean (1. 2014. Donostia)
Performance
2014-07-10 Donostia Berezia
Gai-emailea
Martin, Jon
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]

Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik

Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean

Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago

Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.


Gaiari oharrak
Katamalo taldearen "Betazalak erauztean" abestia kantatuko du Eneko Sierrak, aldi berean Maialenentzat gaia izango dena.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxe barrura horren sartua
kosmetikaren alorra
ispiluaren parean dago
ta potoak ditu sobra:
karmin gorria, koloretea
rimela ta gero sonbra
askoz hobea ez litzateke
fobista zahar baten obra.
Panpin itxura hartu dezake
edo itxura gogorra
ezkutatu edo azpimarratu
bi aukera daude horra.
Barruan kinka zalantzazko bat
hala’re kinka gogorra:
zenbateraino den aukera bat
noraino den derrigorra.

Azalaratzen dira ispiluan
konplexu baten barrenak
azpimarratzen dira akaso
bere zati ederrenak.
Arau bakarrak ez dira hemen
ez makillajearenak
ez takoiena ez gona motza
ta ez eskote lerdenak
badira arauak gizarte hontan
hain zabaldurik daudenak
emakumeentzat ta gizonentzat
harrapatzen gaitu denak.
Nahiz ta batzuez aipatzen diren
estuasunik gehienak
kateak daude ikustezinak
baina kateak direnak.

Gizonek ere badute bere
mila hesidun karrera
estetikoki ta karakterez
mugarritua gainera
ta begirada zabalduz gero
hemendik kanpoaldera
zapi ta belo eta burkekin
ordun ohartuko gera.
Ez, ez nijoa horren lurralde
zingiratsutan sartzera
esan nahi nuen denak dugula
gure molde gure zera
gure kunplitu beharra eta
gure kateak soinera.
Bakoitzak bere preso izateko
era hautatzea libre da.