Bertsos - View details   To know more about this section

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-02-09 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Beloki, Ion
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Apirilaren 5ean Sorozabaletik Mendiluzera, Basteron.
Gaiari oharrak
Jokin Sorozabal eta Aitor Mendiluze andoaindar bertsolariei herriak prestatuko omenaldia.

Description

Melody
Gure munduko bizimodua
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Omenaldi izango omen da
ta andoaindarrak nahasi
ni Jokinekin gogoratuaz
ume garaira noa kasi
guretzat bera txapeldun bat zan
nahiz gutxitan irabazi
puntu erantzuten bera imitatzen
sarri asko nintzan hasi
baina gauz batzuk berezko dira
ezin diranak ikasi.

Ta zer besterik esan behar diot
ezkerrian dagon horri (*)
berakin egin nuen bertsotan
berakin jolas ta korri
ze estimazio diodan berai
ezin aitortu inorri
hamaika urtekin garaitu nuen
bi masailak gorri-gorri
baina geroztik inoiz aurrerik
ez diot hartu Aitorri.

Merezi dute eta ireki
omenaldiko atea
nola dohaiez betea degun
gure bikote maitea:
nahiz txapelketan eta nahiz plazan
beti aurrera joatea
arrazoiketan eta bertsotan
nahi dutena esatea
ta Hernaniko bertso eskolan
ikasiak izatea.



* Atzean eserita dago Aitor Mendiluze.