Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Performance
2015-12-06 Eibar Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Zuen 15 urteko semeak ez du inoiz bere lagunekin atera nahi izaten, eta kezkatuta zaudete.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2015-12-06 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Hurbildu eta laztan bat egin
eta suabe hitz egin.
Egun hauetan kezkaren bueltan
egin det nahiko ahalegin
baina gelatik ez da irtetzen
ez dakit nola eragin.
Orain ze kristo egin behar da
kalera atera dedin!
Iruditzen zait berekin zerbait
ez degula ondo egin. (bis)

Xamoa:
Hamabost urte ditu Iñakik
eta hamabost urteko
seme bat ez da kontu errexa,
badakit dagoeneko.
Bateko dela bazkariren bat,
zinema dela besteko…
Geure artean ibili degu
adiskideen antzeko.
Ez dakizu ze gogo daukadan
bere aita izateko. (bis)

J. Maia:
Ispilu aurrean harrapatu det
masailan behera bi malko
eta ikuste hutsakin nere
barrenean ze zartako.
Esaten diot ze ondo zauden,
ze handi, eta ze guapo.
Baina gizarte hau arrazoiz ta
balorez hain dago plako
eta agian ez du irten nahi
potolotxo dagolako. (bis)

Xamoa:
Ta ispilura begiratzeak
sarri eman dio mina
tamalez ez da bere pisua
bere kargarik handina.
Nahiago nuke hau aurrez aurre
esateko gai bagina,
baina tamalez gu bizkarrera
aritzen gera, jakina.
Hain zuzen bere adiskideek
egin dioten berdina. (bis)

J. Maia:
Nerabezaro krudela da hau
justizia du urruna,
beraz, etxean jaso behar du
falta duen maitasuna.
Hori da gure helburu eta
gure erantzukizuna.
Aita izateko gogoa dezu
hala da esan duzuna.
Biak batera izan beharko da
bere aita ta laguna. (bis)

Xamoa:
Ba, nik zalantzan jartzen det Jone
laguntasunaren rola.
Igual gehiago baita gurea
apoioa ta kontrola.
Badakit zaila izango dela
baina esan nahi diot hola:
“Gaur amarekin aterako naiz,
ez baldin bazaizu axola!”
Gure ttikia izateari
behingoz utz diezaiola. (bis)