Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-01-24 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia.

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maddalen ta nik pentsatu
gendun mahai bueltan batute
“Gure amentzat zeozer
egin beharko genuke”.
Naturalki atera zen
ez gatz eta ez azukre
ta “Asko maite zaitut ama”
kantatu genuen geuk be.
Harrezkero pasa dira
gaurdaino ia bost urte
eta oraindik kalean
gogorarazten digute.
Hiru hitz dira oparitu
daitezkeenak musu truke
baina benetan esanda
balio handia dute.


Nire buru ameslari
ta nire nerabezaro
esaten nuen “Ni ama
gazte izateko prest nago”
baina urteak uste baino
lehenago dira igaro
eta orain sentitzen naiz
hori esaten arraro.
Inguruan entzuten dut
jada hamaika berbaro
bikotea dut neuk baino
urte mordo bat zaharrago
gurasoek ere haur bat
baino beste zer nahiago
euren unea heldu da
baina nirea urrun dago.


Emakume berdin ama
askorentzat erregela
den arren badakit hori
berrinterpreta daikela
eta badakit neu ere
ama izan naitekeela
alaba izan nezake
igual Bizkaiko txapela
edo zergatik ez igual
buruan dudan nobela?
Emakumeeri nola
betetzen zaien sabela
nik burua bete nahi dut
momentuz behintzat horrela
ta astebururo sentitu
erditzear nagoela.