Bertsos - View details   To know more about this section

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Amuriza, Miren
Anda, Irati
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic
Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat?

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Delikatuak diren gaietaz
ari beharra kantari
bertsolari bat maiz izaten da
reflexioen atari.
Adibide bat jarriko dut nik
eman horri edo hari
bidezkoena beti egin zait
gutxiena daukanari.


J. Maia
Koloreetan bereizten dute
garia eta lastoa
abizenekin bereizten dute
zintzoa eta gaiztoa
batzuk haseran dena baietza
besteeri ezezkoa
denen aukera berdintasuna
horixe da bidezkoa.


J. Uria
Laguntza batek ezin du islatu
pertsona baten justoa
bide hortatik segi ezkero
kontua ondo ez doa.
Nire erantzuna sinplea dugu
ia-ia berezkoa:
laguntzak beti ez ote luke
izan behar bidezkoa?

M. Amuriza
Publiko dena bihurtzen bada
pribatuaren jabego
desorekatuz doa balantza
egunero-egunero.
Behar gorrian bada norbait ta
laguntza badu espero
bidezkoa da ez ukatzea
eman ahal izan ezkero.

I. Anda
Beharrak dira haundiak eta
desoreka da eroa
ziurgabea ezin da izan
pertsona baten geroa.
Gose denean janaria ta
hotza denean beroa
laguntza baino ez al da hobe
bizitza bat bidezkoa?

M. Agirre
Errepikatzen ez naiz hasiko
ez da egokia, ona.
Gehituko nuke helburu izan
behar lukeela pertsona
laguntza juxtuago bat zer den
nire azalpena hona:
ba juxtu- juxtu dabilenari
arnasa ematen diona.