Bertsos - View details   To know more about this section

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi lagun zarete. Gasteizko kaleetan paseoan zoazte. Begiak berehala joan zaizkizue erakusleiho baten erdi-erdian dagoen pegatina batera. Esbastika bat duen pegatina koloretsua dago bertan: “No falta trabajo, sobran inmigrantes” jartzen du.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Ikur horrek aurrea
kristalak atzea
lehenik larritasuna
gero balantzea.
Nola nahi duzu horri
nik esplikatzea?
Zeren ta nahi duenak
hau predikatzea
hain errez da mundua
sinplifikatzea!


J. Maia
Ta esbastika horrek
harritu egin gaitu
gure kontzientziak
al ziren lasaitu?
Franco ta frankismoak
nola ez jarraitu?
Ta nazismoak ere
horrenbeste aipu
lehenago ez bagendun
guzti hau epaitu.

A. Arzallus
Alemanian sortua
ikurren testua
eta handik honaino
luzatuz jestua
nahiz norbaitentzat zail den
ezin sinestua
BMW ta Volkswagen
orain errextua
garai batean nor zen
hoien lan eskua?

J. Maia
Ta horra “mister M”
gure alkatea
burnizko bola eta
beisbolen batea
honek ia egiten
du errematea
nola ez dute joko ba
naziek kolpea?
Babesleku badute
inpunitatea.

A. Arzallus
Nagusi askok nahi du
debalde demanda
berdin zaie atzetik
kolpea emanda.
Gu ere ibili ginen
Uruguaira joanda.
Egiten duenak gaur
nazi propaganda
jakin beza etorkin
edonor izan da.

J. Maia
Baina etorkinenak
ez dira problemak
traizioneroak dira
pertsonaren senak
ta tranpa egiten du
gure abizenak
aberats ginenean
jatorrak zirenak
orain xenofoboak
dira ia denak.