Bertsos - View details   To know more about this section

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Performance
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Amildegia sentitu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.

Description

Stanza name
Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeruko segariak
pentsatzen zenbat belar
ebakitzen omen du
aski sasi, ote, lar.
Zentzugabeko biziak
utzi nau hain mehar
malkoak lehortuz jada
ezin eginik negar
herioren zain egon naiz
hogei urtetan zehar
baina ez du etorri nahi
beraz nik joan behar.

Eta zuri-beltzean
hor ikusi dut ama,
ene zazpi urteko
burukiko pijama
ta Argentinan beldurtu
ninduen armiarma
gero lagunen arteko
lehenengo patxarana
gero hau, gero hura
denbora hontan barna
bizitzako argazkiak
badatoz neregana.

Eta azkenerako
trikotatik tiraka
uste baino lehenago
azken kolpea, taka!
Nola esplikatuko dut
nik heldu den etapa
ez da erraiten errexa
lau den edo aldapa
baina bilakatuko naiz
urrutiko pirata
maite ditudan guziak
hantxe bizi dira ta.