Bertsos - View details   To know more about this section

2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-01-05 Oñati Jaialdia
Conductor
Oñatiko Bertso-Eskola (Txinparta)
Sagarzazu, Mirari
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Ehiztaria naiz ta udazkenean
ehizean nabil a tope!
Txakurra ona behar nukeela
lagunek hala diote.
Nik behin ekarri ta Argi jarri
eta moldatzen zait torpe
akaso Tonto jarri banio
oraindikan lo legoke (bis)


A.M. Peñagarikano
Telebisioz ikusten ditut
nik puskak eta hezurrak
lehenago ere badauzkat baina
jarri dizkizut muturrak.
Aspalditxoko esaera da:
ehiztari danak lapurrak
eta ehizean ez du egiten
jaten ez duen zakurrak. (bis)

A. Egaña
Nere hezurrei txakurrak nekez
kenduko die dizdira
okela ere benetan gutxi
ematen diot guztira
ta ideia bat edukia det
palomita batzuk tira!
Ze txakur degu egoten dana
telebistari begira? (bis)


A.M. Peñagarikano
Ondo badakit ehiztari batzuk
orain nola zabiltzaten
ta ehiztariak batzuk izenez
besteik ez dira izaten.
Telebistari begira hemen
zer ari zera esaten?
Esan nahi nuen zuk ni ehizera
ez nauzula eramaten. (bis)

A. Egaña
Zangotzaraino joaten gera
Zangotza dago aparte
Gipuzkoatik abiatuta
ze distantzi ta ze tarte!
Horko txabola ilun horretan
zure ur kazo eta kate.
Argi hor bertan geratuko da
ehizean ikasi arte. (bis)

A.M. Peñagarikano
Ez nau sekula eramaten da
hau egoera astuna!
Ehiztaria ere ba ote zera?
Ez zera behintzat txukuna!
Neri izena zuk Pintto jarri
hoi da egin behar dezuna
zakurra Pintto ta ehiztaria
ezer pintatzen ez duna. (bis)

A. Egaña
Gure Argi hau ehiz kontuetan
ez dabil batere bero
Pintto izena nahiko lukeela
kontatu dit honezkero.
Bi begi haundi zabaldu eta
ehizik ezin det espero.
Are gutxio botako nuke
begi bat itxi ezkero. (bis)

A.M. Peñagarikano
Nagusiakin hasarre samar
ni hala nabil aspaldi
modernizatu egin behar da
nik esaten dizut garbi
orain selfi egin behar degu
ehiztaria eta Argi
eta jendeak hala esango du
“Hemen Argi ta Ilargi” (bis)