Bertsos - View details   To know more about this section

2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-01-10 Amurrio Jaialdia
Conductor
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Zure ama lagun hartu nuela
urte batzuek igaro
eta sentitu nahi zintudan nik
gero eta gertuago
baino aurpegi zurbila beti
irriparreak akabo!
Aitorrentzako parre txiki bat
horren garesti al dago?

U. Iturriaga
Nik ondo dakit erabat tenka
daramadala azala
jakin badakit gure amatxok
estimatzen zaituala
baina ulertu ez maitatzea
nigandik dala normala.
Eta mesedez ez sartu etxean
Porrotx bazina bezala.

A. Sarriegi
Urte gehiegi pasatu ditut
harrera on baten eske
ia ez dakit nola jokatu
uler ezazu hainbeste.
Egia esan ez naiz pailazo
ez naiz Porrotx, ez naiz gazte
zure aita ezin naiz izan baina
lagunak izan gaitezke.

U. Iturriaga
Zuk zer nahi duzu nik ez sentitu
eta hala ere sinestu?
Nire aitak ja nola ezin nauen
lehenago legez babestu
aita ez zara, laguna, bueno
hortan ere justu-justu
zu nire amaren laguna izan
ta bestea neure esku.

A. Sarriegi
Zure esku dago noski bestea
hori ulertzen det ongi
baina badaukat urte hauetaz
oroitzeko aina memori
ez dizut eman gerra askorik
sarri asko bai euro bi.
Ahalegintxo bat eskatzen dizut
horrenbeste al da hori?

U. Iturriaga
Nire klasean ere entzun dut
halako konturik usu
ez pentsa gero lehenengo arrotza
suertatu zarenik aizu!
Gaizki egindako bizar horrekin
eman nahi zenidan musu.
Kinder arrautza baten prezioan
erosi nahi ote nauzu?

A. Sarriegi
Ezen aurretik esango dizut
nik ez zaitut erosi nahi
bizarra ere moztu dezaket
banaiz horretarako gai.
Zure ondoan egon naiteke
nola astegun hala jai
hemendik urte batzuetara
damutuko zera Unai.

U. Iturriaga
Auskalo hemendik urteetara
ni nabilen ihesean
edo ordurako atsegin hartuz
igual zure babesean.
Su-etentxo bat sina dezagun
Aitor besterik ezean
CR-7n bota berriak
daude Corte Inglesean.