Bertsos - View details   To know more about this section

2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-06-03 Soraluze Jaialdia
Conductor
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Maia, Jon
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia

Stanza name:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Bost urteko aldaketan
inor ez baitago salbu
Euskal Herriak iparra
irabazi edo galdu
bertso bakoitzak bere eguna
nahi izaten du azaldu
baina oraindik bertso zaharrek
zentzurik ez dute galdu.

J. Maia
Plaza batzuk beti dira
diskurtsoaren aldare
ta beste batzuk haundiak
zirkuitoaren zutabe.
Denetarikan ta denentzako
badaude baina hala’re
bakar bat ere ez da azaldu
Plaentxikuaren pare.

B. Gaztelumendi
Hogeita hiru urte neuzkan
ni nintzen mutiko fina
Euskal Herrian pasa da
mila pena, mila grina
hauteskunde zein herri harresi
ta pentsatzen det jakina
gure herria aldatu dela
gu aldatu geran adina.

O. Iguaran
Herrian plazan bezela
bost urte dira igaro
ta neretzat aldaketa
haundi bat izan da klaro.
Nahiz ta orduan izango nitun
zuk baino urte gehiago
amen galdezka nenbilen ni`re
eta orain “hamen” nago.

A. Arzallus
Gerra zaharrak, gerra berri
aitortuz gero ondradu.
Mundua berotuko zen
zero koma hiru gradu
eta bertsoak hoien guzien
errotan segi behar du
gerrak lekuz aldatzen dira ta
bertsoak hala dihardu.

J. Maia
Politikaren gurpilak
nora gaitun eramaten
herriko soziedadean
eman digutela jaten
ez dakizuen ezer ez degu
bertsolariok esaten
dakizutena esaten degu
baina beste modu baten.

B. Gaztelumendi
Garai haietan Irak zen
gerra gogor baten parte
urteak joan da gerra
oraindik ez da aparte
nahiz ta bost urte izan litekeen
kantatzeko aina tarte
berdina esaten segiko degu
entzuten diguten arte.

O. Iguaran
Segi gerrak eraikitzen
hitzak omen dun artean
akaso noizbait biziko
baikera hola pakean.
Aparkatu det behinola armak
egiten ziren partean
ta ondo gaude fabrika hoiek
hautsez dauden bitartean.