Bertsos - View details   To know more about this section

2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-06-29 Mungia Jaialdia
Conductor
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Estiballes, Arkaitz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Urteak joan eta urteak etorri, beti aurkezle bera Mungiako saioan. Ez al zaudete aspertzen hasiak?

Description

Melody
Bertsuak jarri dizkat
Stanza name
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes

Stanza name:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Saioa barriz ere
Amets ze motela!
Beti gai-jartzaile hau
ez al da itzela?
Txarrena gaiak ere
bardinak direla. (bis)

A. Arzallus
Nahiz Bernardok ez daukan
kopeta lizuna
Bernardo zer emango
dizut erantzuna
pentsatzen dudana edo
entzun nahi duzuna? (bis)

A. Estiballes
Gainera sartu nahian
zebilen gurekin
“Gazte zarete edo...”
nahi baduzu jakin
lehengo aldiz nator
alkondararekin. (bis)

A. Arzallus
Eta hasi atzeko
partea aztertzen
bion janzkera hara
joanez aletzen
zu zahartzen zoaz eta
Bernardo gaztetzen. (bis)

A. Estiballes
Zuk praka bakeroak
bastante tipiko
zapatila marroiak
ja horrekin kitto!
Zeu ere etorri zara
nahikotxu klasiko. (bis)

A. Arzallus
Neri goitik begira
galdezka “Zer moduz?”
Arkaitz zu nahastu zara
gaiez ta inguruz.
Ez al da kantatu behar
Bernardori buruz? (bis)

A. Estiballes
Lehen be emon deutsogu
guk nahikoa lata
poloan kaskezur bat
hortxe deuko taka!
Bernardo beti izan da
apur bat pirata. (bis)

A. Arzallus
Ia hogeita hamar urte
gai-jartzaile lanez
Rajoiren antza pixka bat
badauka aidanez:
beti amaitzear ta
inoiz amaitzen ez. (bis)

A. Estiballes
Ba nik ez dot ikusten
Bernardo hain triste
zahartzen ari naizela
ez al dozue uste?
Uste dot dabilela
omenaldi eske. (bis)

A. Arzallus
Ai omenaldi eske!
Galdera sakondu.
Zerbait txukuna behar
diogu atondu
gure omenaldia
beti izango du. (bis)

A. Estiballes
“Gure omenaldia
beti izango du”
jarraituko daudela
hil arte seguru
hiltzen danean hortxe
enterrauko dogu. (bis)

A. Arzallus
Utzi itzazu Arkaitz
zuk azken orenak
ongi biziko ziran
mungiar gehienak
Bernardon umorea
baleukate denak. (bis)