Bertsos - View details To know more about this section
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre:
Gogoratzen naiz egun gris baten
etxetik ginan atera
orain kaiean ikus nezake
nere semetxua bera
telefonotik jardun gera lehen
orain aurrez aurre gera.
Aizu Maialen barruan ditut
poza ta kezka batera.
M. Lujanbio:
Ba nik nahi nuke baino halere
pozik ezin nezake har
itsas handian galduta gabiltz
sei hilabetean zehar
ia etxekoak arroztu arte
lokarriak dira mehar
ta orain pixka bat ohitutakoan
berriz alde egin behar.
U. Agirre:
Andreari bai baina txikiei
esplikatzen ez da errez
hiru eta sei urte dituzte
eta badakite aurrez
ongi etorriya nahiz eta egin
ospakizun eta urrez
hamabost egun egoten dira
noiz joango geran beldurrez.
M. Lujanbio:
Diferentzia galanta beraz
jasotzeko moduetan
gu ezin ohituz ibiltzen gera
lehenbiziko orduetan
gero sendia elikatu nahiz
lur ia agortuetan
ta bitartean desioa ta
pasioa portuetan.
U. Agirre:
Petrolioak mugitzen ditu
enpresak eta autoa
nik itsasoa egiz maite det
ez det horren gorrotoa.
Lehen esan degu joatea dela
familian oztopoa
besarkatzera noa korrika
eta gero gerokoa.
M. Lujanbio:
Joan zaite ta goza ezazu
aukeran dezun apurra
guk ere ardo zuri batekin
bustiko degu zintzurra.
Hamabost egun ta berriz bueltan
jartzerik ez da ziurra
joateko ez det gogorik baina
geratzeko ere beldurra.