Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-01 Irun Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Beraz orain tonerra
joño ez da broma
bestela gatz, olio
butano bonbona…
Ez zaizu asko gustatzen
zuri Mercadona
hementxe daukazu ta
merkea ta ona! (bis)

A. Sarriegi:
Lau mesede eskatu
ta kejaka hasi
zure jarrera horrek
ez dit egin grazi
behar dedala soilik
dizut adierazi
zuk baldin badaukazu
zertako erosi? (bis)

M. Lujanbio
Argumentazioan
abila zera zu
eman egingo dizut
baina egin kasu!
Inpresoraren tinta
hementxe daukazu
ta erostekoen lista
inprima ezazu. (bis)

A. Sarriegi:
Gaurkoa bakarrik zen
kasualitatea
biok lagunak gera
atean atea
baina kostatzen zaizu
sarri ematea
bizilagunena da
komunitatea. (bis)

M. Lujanbio:
Nik aldegin nahi nuke
gure honetatik
esplikatu beharrik
ez dago zergatik:
aspertu nau badu ta
nahiko traste faltik
ta gainera esnatu
egin nau siestatik! (bis)

A. Sarriegi:
Nun aurkitu ni baino
konpaini hobea?
Nahiz ta sutan jarri den
gure sektorea
ikusten, nik badaukat
nere balorea
ni naizelako zure
despertadorea. (bis)