Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Senideak zarete. Zuen gurasoak ia herri osoari lana ematen dion lantegi baten jabeak dira. Etxahun, Nereak esan dizu susmoa duela zuen lagunak interes hutsez egoten direla zuekin.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Jokin, Miren ta Eneko
dodaz lagun hurbileko
ta zu ostera zagoz eurekaz
haserre antzeko
horren gogor jarduteko
azaldu dana hobeto
ze froga dozu susmo txar horrek
niri berresteko? (bis)

N. Ibarzabal:
Badauzkat nahikoa datu
aberastasunen zaku
gara eurentzat ta eratortzen da
hortik hainbat tratu
beti esaten dute “Hartu”
ez dut nahi gaizki pentsatu
baina oraindik parrandan ez dut
tragorik pagatu. (bis)

E. Lekue:
Nire arrebaren berban
zeozer sumatzen neban
susmo txar hori ez dakit uste
ustela ete dan?
Dirua dozu karteran
bestek ordaindua edan
zuhurrak gara gu biok geure
gurasoen eran. (bis)

N. Ibarzabal:
Badatoz momentu beltzak
kaleratzeak ta kexak
lagunek beti gurako dute
ondo zaindu ertzak
ta nik hartu diet aintzat
azken urteetan behintzat
beti eskuminak bialtzen dituzte
gure aitarentzat. (bis)

E. Lekue :
Aita da euren nagusi
ez deko detaile gutxi
zeure jarrera eskas horreri
ez eiozu eutsi
jaso laztan ta igurtzi
lagunei ordaintzen utzi
ez dan lekuan ez egixula
mamurik ikusi. (bis)

N. Ibarzabal:
Badut todoterrenoa
txaletean pianoa
eta batzutan izan ohi dut nik
gaiztoen susmoa
usainduz besteen asmoa
lortu ezinik orgasmoa
enpresario izateko ni
bide onetik noa. (bis)