Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Arropa-denda bat duzue elkarrekin. Zuk, Amets, jaiegunetan ere denda
zabaltzen hasi nahi duzu. Aitorrek ez du ireki nahi.

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Ulertzen ditut lan baldintza ta
mila langilen borroka
baina guk goiko marka klaseei
joa diegu erronka
eta aurrera ibili dadin
geure poltsikoko errota
igandeetan saldu behar da
igandetako erropa.

A. Mendiluze:
Baina ezin al da lan jardun hori
larunbatean amaitu?
Letorkeenak sei egunetan
aski denbora bai baitu.
Hoiek pasata zazpigarrenez
zertan lanean jarraitu?
Eroslearen kapritxoaren
esklabu egingo gaitu.

A. Arzallus:
Baina denda haundi ta frankiziek
bide horixe dakarte
eta geuk ere merkatu hontan
izateko aski suerte.
Beren borroka-ildo berean
hartu behar dugu parte
bestela hola segiko dute
gu erabat ito arte.

A. Mendiluze:
Aste osoko lanaldi hori
inondik ez da mejora
orain artean eutsi diogu
horixe bera da froga.
Nik ere nahi det irabazia
kontu korrontea gora
ta astean behin irabazia
erabiltzeko denbora.

A. Arzallus:
Bai baina nik zer esan nahi dudan
Aitor ez zara ohartu
nik ez zaitut nahi esplotazio
kate luze hortan sartu
igandeetan irekitzea
dezagun biok hitzartu
ta igandeetan irekitzeko
langile bat gehio hartu.

A. Mendiluze:
Beraz jaiean ez zabaltzeak
behar omen gaitu ito
ta langile bat hortan jartzea
zergatik dezu begiko?
Zatozte biak ta igandeko
xoxak zuentzat ta kito
pila bat bada poz hartuko det
baina ez naiz etorriko.