Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ama izan zara. Denek diote pozik egon behar zenukeela, baina ez zara hala sentitzen.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizartearen joera batek
ote nindun hona bultza?
Nere bizitzan egiteraino
horrenbesteko doikuntza
ama bakarra izan nahi nuen
eta jaso dut laguntza
tratamentutan nekea eta
osasuna ta dirutza
ta azkenean zabaldu da ba
nire ametsaren kutxa:
ume txiki bat bilakatu dut
nere bizitzaren funtsa
lehen ezaren hutsa nuen ta
gaur izan ondoko hutsa. (bis)

Hain pozgarria behar zuena
izan zitekeenik hitsa
bera negarrez, bera oihuka
berak ezpainetan bitsa
eta nik nola ondo ez dakidan
nola den ama langintza
umearekin nabil nolabait
ezin aurkiturik giltza.
Nere lagunek ta medikuek
ai ze aholkularitza!
Ia lau urte eta erditan
tratamentuan gabiltza
nik ez dakit ze puntutara arte
behartu behar den bizitza. (bis)

Ez dut esango ume txikiak
egiterik enbarazu
baina batzutan erotzen nau bai
negar egiten du gartsu.
Nola liteke izan hain txiki
hain haundi ta hain ahaltsu?
Egunen baten haziko zara
ta egingo didazu kasu
triste ta pozik, pozik ta triste
mila sentipen jo ta su...
Xiringa baten genea baina
nere aurpegia daukazu
ta luze gabe adiskide izan
beharko gara ni ta zu. (bis)