Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hamar urteko haur bat duzu harreran. Gaur du asteroko bisita familia biologikoarekin. Noiz itzuliko zain zaude.

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Laguntza behar duen haur tropa
hain da luze ta zabala!
Jakin nuen ta nere eskua
luzatu nun berehala.
Laguntzaile huts nahiz eta naizen
ta ideia razionala
ezin dudala berekin sortu
harreman bat pasionala
ja nahiz ta ia egin ditudan
mamia eta azala
ez dut nahi baina senti nezake
nerea balitz bezala. (bis)

Arratsalde bat pasatuko da
ta ikusiko ditut beltzak
muxu eman nahi irri egin nahi
ta sentitu nahi neretzat
bospasei ordu joango zaizkit
gorputzeko hutsunetzat
gauza hauek sortu ditzakeelako
norberaren haurrik ezak
ta pentsa horko orduek neri
hala igurtzirik ertzak
ez dut jakin nahi ze izango den
bere guraso batentzat! (bis)

Bere guraso gizagaixoek
ze sufrimen ta kaltea!
Itxuraz hezi ezin zutenez
eten zieten katea
ta horregatik egokitu zen
haurra neri ematea
baina egun baten itzuliko da
zabalduko dut atea
ta urtetarako izan liteke
gaur bost ordu den tartea.
Zaila zait baina desio dizut
zoriontsu izatea. (bis)