Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-21 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea.

Description

Melody
Lagundurikan danoi I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Gizon bat emakume
bat iraintzen jardun
ta entzungo duenik
antza ez zen inun.
Bideoan ikusi
eta Sustrai lagun
ze deserosotasun
denoi sartzen zaigun.
Kontua da horrekin
zer egiten dugun?

S. Colina
Bideoak ze oihu
ta ze perspektiba
hotzikara ezin da
aise erretira.
Gizarte hontan pasa
ohi dena hori da
hemen urte gehiegi
igaro baitira
behar zenero beste
aldera begira.

I. Elortza
Esperimentu sozial
bat zen azkenean
ta ze ispilu jartzen
digun zuzenean!
Gizatasunez nonbait
ez gabiltz senean
hala bada igogailu
baten barrenean
zer ote da kalean
gertatzen denean?

S. Colina
Nahiz kalean giroa
hemen ez den aipa
nazka ez da joaten
minari jarraika.
Sentimenduak aise
ezin leizke sailka
mina sentitzen duzu
baina lotsa baita
ez baitzara alperrik
bi alabaren aita.

I. Elortza
Horregatik ito zait
barruan arnasa
sarritan ekiteko
nor da ta kapaza?
Egoera finetan
ez da gauza erraza
baina arazo honi
hartzen diot traza
labur geratu baino
hobe dela pasa.

S. Colina
Nik hortan pentsatzen dut
Igor zure gisan
nahiz eta labankada
sartu bihotz-mintzan
diskurtsoz oparoa
naiz bertsolaritzan
baina onartzen dizut
nik nere bizitzan
behar zenero ez naizela
balientea izan.


I. Elortza
Parekidetasuna
ustetan helburu
baina ezkontzen zailak
barru eta mundu
ta mundu horrek sarri
hartu ohi gaitu gu
neu ere zuzen naizen
ez nago seguru
zenbat txiste matxista
entzun ta in ditugu?

S. Colina
Hortan oinarritu izan
da bertsolaritza
gaur beste mikrotatik
nahi genuke mintza
aldatuz jendartea
aldatuz bizitza
bat gehiago izanez
ahaztuz gidaritza.
Hortaz ohartzea da
lehenengo baldintza.

I. Elortza
Burura pasatzea
beraz bihozkada
dugu modua oihu
eiteko algara
baina igogailu bat
irudi ona, hara!
Emakumea gora
joango baldin bada
gizonezkook behera
joan beharko gara.

S. Colina
Asmo horretan nabil
eginkizunean
bizi nahi nukeelako
berdintasunean.
Hala izango al da
etorkizunean?
Bizitza arruntean zein
bertso jardunean
boterea ona da
denok dugunean.