Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Authors
Illaro Etxebarria, Arrate
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Zuen begiradak gurutzatu dira. Urduri jarri zara.

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kalera irten naiz ilusioz
txapa txiki bat tarteko
pentsatu nuen bada garaia
egin dezaket ederto
ta belarriprest txapa ipini
nuen ilusioz lepo
ahobizi bat gurutzatu zait
badator baina hobeto
asmo txikiren bat baldin badu
niri zerbait esateko
izango al naiz gai esaten didan
guzti hori ulertzeko? (bis)

Euskaltegian hasi nintzen ta
nahiz izan une alaia
jende aurrean euskaraz ez naiz
sentitzen oso lasaia
baina urrats bat izatea zen
nik buruan nuen nahia
eta esan nuen Euskaraldian:
“hauxe da nire garaia”
ahobizi bat gurutzatuta
bete zait aditzen maila
aldi berean ezin du izan
konplize eta etsaia. (bis)

Bai, bai badator eta euskaraz
arin egingo dit tiro.
Ordua esan, zerbait galdetu
auskalo mila motibo
irakasleak hitz egiten dit
maitekiro-maitekiro
baina ezezagun batek sortzen dit
niri hainbeste bertigo
baina animo nahiko dut eta
ausardia behar zait igo
“euskara ikasten ari naiz eta
hitz egidazu astiro” (bis)