Bertsos - View details   To know more about this section

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-01-20 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Tolosako saioa bukatu eta parrandan jarraitu duzu. Bertsokideak joan dira. Ordu txikitan tabernan zaudela, emakume batengana hurbiltzen ari zara, eta “Zer, semearen bila?” galdetu dizu.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Bertso saio bukaera
neretzat ze maravilla!
Une hortan zabaltzen da
nerbioen maratila.
Taberna hontan sartu naiz
galdu egin det kuadrilla
emakume bat galdezka
mingaina ez dauka hila!
Ba nik`e emango diot
erantzun trinko, bipila:
“Erabaki det estresa
alkoholetan joan dadila
ta gaur iritsi naiz nere
semearen aitan bila”. (bis)

Ez du asimilatu ta
andrea joan da aparte
eskerrak beste tipo horrek
barra hontan badun parte
esan diot “Zazpigarren
bourbon garesti bat bete”
ta hizketan hor hasi naiz
tipoakin derrepente:
“Garai batean txapeldun
ia Zarauzko alkate
ta deprimiturik nago
orain ez naiz ia bate
gaur bertsokideek ere
dragoia deitu didate”. (bis) (*)


“Realak atzekaldean
problema dauka itzela
aste hontan denboralean
itsasoa ze krudela!
Ene nora igo zaigun
Euroiborran nibela!”
Berriketa eman arren
ez dit erantzuten bela!
Baina eskua altxatzen du
beti neronek bezela.
Azkenean jabetu naiz
ispiluai ari naizela
ta badakit etxerako
ordua oraintxe dela. (bis)


(*) Aurreko bertsoaldi batean dragoitzat hartu zuen Agin Laburuk Andoni Egaña.