Bertsos - View details   To know more about this section

2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (49. 2018. Mungia)
Performance
2018-01-27 Mungia Jaialdia
Conductor
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Elkarri puntuak jartzeko eskatuko dizuet. Hori bai, sartu igogailuan eta egin goraka:
Puntua: Bertsoen hirugarren / pisuraino goazen
Puntua: Laugarren solairuan / potoen beldurra
Puntua: Lurretik urrun dago / bosgarren pisua
Puntua: Zer da zortzigarrenean?
Puntua: Beatzigarrenean / bukaera han da
Puntua: Berdina egingo dizut / baina goitik behera
Puntua: Berriro itzuliko balitz / iragan denbora arrotza
Puntua: Euskal Herriko profeta
Puntua: Triste bizi haiz baina / ez hiltzea hobe
Puntua: Azken puntu honekin / eman inbidia

Description

Melody
Baserrian jaio nintzan
Bertsuak jarri dizkat
Betroiarena A
Hamalau heriotzena I
Ikusi nuanean I
Ikusten duzu goizean
Maritxu nora zoaz I
Mendian gora haritza
Triste bizi naiz eta I
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Seiko txikia
Doinua: Bertsuak jarri dizkat

A. Egaña
Bertsoen hirugarren
pisuraino goazen
A. Arzallus
hirugarren pisuan
zer da ba bilatzen?
Zigarrokina baizik
ez zaizu pilatzen. (bis)

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Maritxu nora zoaz I

A. Egaña
Laugarren solairuan
potoen beldurra
A. Arzallus
eta bekokia dut
ziharo zimurra
poto ez egitea
ez da hain xamurra
baina ongi egin ezkero
badauka glamourra.


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Hamalau heriotzena I

A. Egaña
Lurretik urrun dago
bosgarren pisua
A. Arzallus
aski altura badu
ze paradisua!
Dena libertatea
hemen beti sua
nik amildegiari
ez diot izua
bertigo zalea naiz
gainera itsua.


Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz
Doinua: Ikusten duzu goizean


A. Egaña
Zer da zortzigarrenean?
A. Arzallus
Doinu zail bat azkenean
zer ote du barrenean?
Zail da sartzea galderarikan
bat`e ez duen trenean
bederatzigarrenean
biak goaz aidanean
zer jakin gabe lanean.


Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Betroiarena A

A. Egaña
Beatzigarrenean
bukaera han da.
A. Arzallus
Betroiaren doinuak
a ze txaranga
Zaldi zuriarenak
ere badu txanda
Bilintxi eta haiei
a ze propaganda!
Ba zure demanda
halaxe izanda
onenak emanda
goaz tandaz tanda
azkena hauxe zan da
bukau da danba! (bis)


Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz
Doinua: Betroiarena A

A. Arzallus
Berdina egingo dizut
baina goitik behera
A. Egaña
beatzigarrena altu
dago gainera.
Maldizio pila bat
dator mingainera
eta dardarizo bat
sartu zait soinera.
Hauxe da aukera
beldurti tankera
daukat nik ospera!
Hau da kagalera!
Atzo jan nun kiwia
baietz atera. (*)


Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan

A. Arzallus
Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
A. Egaña
berriro hanka sartzeko
ni ez nintzateke lotsa.
Bertsoa hautu izan nun
ez tradizioan bortxa
orduz geroztik mokoa
bihurtu nuen zorrotza.
Ibilbide bat egin dut
luzea edota motza
zazpi seme ez zitun baina
gure aita zen arotza
pozten naiz aukeratua
rima-neurrien morrontza
hortan jarri dut burua
ta batez ere bihotza.


Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Mendian gora haritza

A. Arzallus
Euskal Herriko profeta
A. Egaña
Amets ondotik ez tenta
lehenago era herri hau dago
holakoz beteta.
Glamourra daukat gordeta
zuk ondotik jo korneta
zein naizen ondo badakit orain
zahartu naiz eta. (bis)

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Triste bizi naiz eta

A. Arzallus
Triste bizi haiz baina
ez hiltzea hobe
A. Egaña
ni bezelako oso
oso gutxi daude.
Luzaro izan nahi det
arnasaren jabe
bueno igual biziko naiz
arnasikan gabe.


Neurria: Lauko txikia
Doinua: Ikusi nuanean I

A. Arzallus
Azken puntu honekin
eman inbidia (*)
A. Egaña
Amets hartu dezagun
atzeko bidia.

(*) Hasierako ariketa batean “kiwia” eta “inbidia” deskribatu behar izan zituzten.