Bertsos - View details   To know more about this section

2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-04-06 Zumaia Jaialdia
Conductor
Manterola, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Lazkao Txiki hil zela 25 urte joan dira, baina oso gogoan daukazu oraindik ere.

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Lazkao Txiki joan zitzaigun
miretsi bezin maitea
plaza askotan hainbat hutsune
bere umorez betea.
Hura zan hura disimuloan
esan eta esatea
mende laurdena joanda normala
guk gogoan izatea
bertsolaritza horixe baita
eteten ez den katea.

Ederki asko bete zuen hark
bere garaiko papela
gu gazteori esaten zigun
“Hori etzak esan horrela”.
Bere aholkua ez zen izaten
alperrikako orbela.
Ikusirikan gaur bertsogintza
maila hortan dabilela
seguru nago Lazkao Txiki
oso harro legokeela.

Gaur egunean bertsolaritzan
hainbat figura nabarmen
hoietan batzuk atzekaldean
ikus genitzake hemen.
Lazkao Txiki ordea bitxi
ta umorez beti lerden
bere txiste on bat sumatzen nuen
begira kontua zer den
begietara heltzen zitzaion
aho ertzera baino lehen.