Bertsos - View details   To know more about this section

2018-04-19 Asteasu Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Pello Errota eta Mikaela Elizegi gogoan (2018-2019)
Performance
2018-04-19 Asteasu Berezia
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Librean. Joxan Goikoetxeak soinuarekin Pello Errotaren azken bertsoa kantatu zuen eta hori izan zuten abiapuntu: Pello Errota, bere bertsoa eta soinua.

Description

Melody
Mando baten gainean I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
18

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-04-19 Asteasu Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano
Asteasu izango zan
beraren eskola
eta badakit alaitsu
kantatu zun hola.
Zergatikan bertsotan
malko dariola?
Iruditzen zait guri
begira dagola.

M. Lujanbio
Begira baldin bada
a ze albistea!
Nahiz zaila izango dan
hori sinistea
ezin ezkondua da
hemengo txistea:
bertsuak alaiak ta
soinua tristea.

A.M. Peñagarikano
Ni`re konforme nago
beraren hitzian
garai batean ere
hola ibiltzen zian
harek kantatu nahio
zun alegrantzian
tristura ez da komeni
“gure probintzian”

M. Lujanbio
Hemen gabiltza ados
ezin geratuta
bata bizi-bizi ta
hura beratuta.
Txirrita`re egongo zan
horri beiratuta
ez “erraminta horrekin
enamoratuta”.

A.M. Peñagarikano
Sarri kantatzen zuten
biak elkarrekin
eta ikusi orduko
bertsoari ekin
ez zan hainbat erreminta
trasto eta zikin
ai kantatu balute
zure soinuakin!

M. Lujanbio
Joxan artista izan
ta guk barkatua
hau da artxibo zaharretan
ibilitakua
han bazan ze bilatu ta
ze apartatua
soinua ere dauka
garai hartakua.

A.M. Peñagarikano
Beraz segi dezagun
nola edo hala
esan degu Pello Errota
bertakoa zala
beste bat ahaztea
pekatu mortala:
aitortu Bernardo ere
asteasuarra dala.

M. Lujanbio
Asteasuarra ta
hain idazle handi
obra sortzen ari da
ari eta ari.
Hemen autoestimua
daukate nabari
gaur txalo jotzen ai dira
beren buruari.

A.M. Peñagarikano
Hemen soinua jotzen
gazte eta zaharri
Bernardo idazlea
dakit horren berri.
Hik begirada eman diok
liburu zaharrari
Joxan, Obakakoak
ez dek irakurri!

M. Lujanbio
Obaba ta Errota
denak daude bertan
jende ilustre asko
herri baten bueltan.
Atxaganai segituz
ez dakit benetan
gaur musker danak sartu
dira itzaletan.

A.M. Peñagarikano
Asteasuko santu
da Pello Errota
eta hik jasoak dauzkak
makina bat nota.
Azterketa egingo diat
ez bazaik inporta:
esan non dago hondartza?
Non dago Konporta?

M. Lujanbio
Peñak hor bota ditu
ejenplo on bana
dakina azaltzeko
badu ta afana.
Pernando Amezketarrakin
izan zendun lana
hurrena egin beharko dezu
Pello Errotana.

A.M. Peñagarikano
Lana egin nuela
esaten duena
gutxitxo ein ote nuen
hoi da nere pena.
Pello Errotana egitea
oso nabarmena
aukeran nahio nuke
Lujanbiorena.

M. Lujanbio
Baina Lujanbio oraindik
gaztia da bera
ta ilia`re ez dezu
beraren antzera.
Hamabost-hogei urtian
gutxi gorabehera
zure mendeurrenean
han egongo gera.

A.M. Peñagarikano
Nik ezin badet egin
Lujanbiorena
zerorrek egin zazu
Anjel Marirena.
Bai baina orain mindua
daukat nik barrena
oraindik urruti dago
nere mendeurrena.

M. Lujanbio
Aspaldikua dala
neukan akorduan
baina juan bihar du
bihar dun orduan.
Fuerte segi ezazu
oraingo moduan
zuk fuerte segi ta
gu zure onduan.

A.M. Peñagarikano
Beraz apaldu nadin
kantatu didazu
ta indartsu nengoen
kantatzen jo ta su.
Hemen Goikoetxea
ta hemen Irazu.
Gora Pello Errota
gora Asteasu!

M. Lujanbio
Ze entzule ederra
holako herritan!
Lehengo plaza zaharretan
ta oraingo berritan
ez da falta arretaikan
eta indarrikan
mikrua dago hemen
alper-alperrikan.