Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-11-23 Soraluze Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
A ze gizon jatorra
gaur parean aizu!
Ezagutu nahi zaitut
Xebax pausuz pausu.
Kazetari abila
ta kultua nauzu
ta benetan euskaldun
itxura daukazu
zuk ere aurreskua
dantzatzen al duzu? (bis)

S. Lizaso
Kazetaria nunbait
baduzu karrera
neretzat ulergaitza
da zure jarrera
aurreskua aipatuz
bide okerrera
eta orain neronek
eingo det galdera:
denbora-pasa al zatoz
edota lanera? (bis)

N. Ibarzabal
Ez benetan serio
nabil ni galdezka
euskal kultura baita
jaia eta festa.
Denok bizi zarete
folklorez gainezka
bertsolaritzak ere
sortu ohi dit kezka:
horiek aurrez ikasten
dituzue ezta? (bis)

S. Lizaso
Badakizu zuk hori
horrela ez dela
bertsolaria ez zen
izango bestela
edo aspalditikan
lanari eskela.
Esango dizut beti
moldatzen garela
datorrena kantatuz
etorri bezela. (bis)

N. Ibarzabal
Benetan daukazue
ohitura bitxia
berezia izango da
bai zuen bizia
baina niri inporta zait
denen iritzia
ta zerbait egiteko
badaukat antsia
grabatzen nago eta
bota irrintzia. (bis)

S. Lizaso
Txotxongilo naizenik
ez dezu usteko
zu bai kapaz zerala
bazterrak nahasteko
ta orain irrintzia
hemen ezusteko
ez daukat ohiturarik
hola mintzatzeko.
Kontu! Gutxi falta zait
erderaz hasteko. (bis)

N. Ibarzabal
Lasai ez naiz hasiko
erdera eskean
antza nik hartu zaitut
orain ezustean.
Zuk egizu euskaraz
ta era askean
nik hementxe utziko
dut ezinbestean
La Uno ikusi zazu
datorren astean. (bis)

S. Lizaso
Ikusi gabe igual
utzi edo laga
ikustea akaso
izan leike traba
baina han agertzeko
izango da txanda
ez dala zuzen joango
nago antzemanda
nik zuzenduko zaitut
okerregi bada. (bis)