Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-11-23 Soraluze Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Sarriegi, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Nere bizitzan ez det ezer nahi
aurretik izenpetua.
“Gaur gauean zer?” galdetuta`re
nago gogogabetua
eta zuk berriz urtebetera
ordua eta lekua
Sebastian esan behar didazu
non dagoen sekretua. (bis)

S. Lizaso
Sekreturikan ez dagoela
hori gauza nabarmena
jakin behar du orain zer egin
ta ondoren datorrena
jakin behar du hau egiteak
berarekin dakarrena
zeure burua ezagutzetik
hasi behar dezu aurrena. (bis)

A. Sarriegi
Baino agian galdu ninteke
saio osteko tabernan
edo lagun bat ezagutu ta
gauean nahastu teman
urtebete da denbora asko
ezin al dezu hauteman?
Biziko naizen jakin gaberik
nik ezin det hitzik eman. (bis)

S. Lizaso
Gauza batzutan ibili behar
patxarakin edo tentuz
hamaika gauza egin izan da
aurretikan antolatuz.
Zu etsipenak jota zabiltza
nahiz ta ez zauden ohartuz
ondo bizitzen ez da posible
heriotzakin pentsatuz. (bis)

A. Sarriegi
Zuk errez buelta emanda jartzen
baitituzu nere hitzak
besteak dira kezka hontara
ekarri nauten baldintzak:
hain zuzen ere bapatekotik
ez al du bertsolaritzak?
Zer pasako dan jakin ezkero
ze zentzu dauka bizitzak? (bis)

S. Lizaso
Barkatu baina zure jarrera
ez da batere normala
argi gehiena dagon tokian
ikusten dezu itzala
ta deskuidatzen ari zera zu
zabiltzala zabiltzala
zer pasako dan inork ez daki
baizikan pasako dala. (bis)

A. Sarriegi
Hain zaude beti umore onez
horren masaila gorriko
datak ez zaitu nunbait estutzen
ez zu, ez ezer, ez gerriko.
Egia esan ideak garbi
ez dizkidazu jarriko
bihar segiko degu hizketan...
igual ez naiz etorriko. (bis)

S. Lizaso
Zalantzarekin zure burua
botako dezu galtzera
pasatzen zera une oro zu
baietikan ezetzera.
Biharko data jarri dezu ta
kolpetik egin atzera
ez dadukazu etorri beharrik
gaur joaten ez bazera. (bis)