Bertsos - View details   To know more about this section

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (10. 2015)
Performance
2015-12-19 Donostia Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telebistari begiratuta
iskanbila ta endredo
heriotzaren motibo dira
politika ta genero
gerra berri bat ikusten degu
pantailetatik goizero
mendebaldea, ekialdea
berdin ipar ala hego
biktima asko dago kalean
ta bada nahiko borrero
hemen mundua ez ote doa
hankaz gora erdi ero
abenduaren hogeita lauan
ez nuen asko espero
oraindik ere irri batekin
zebilenik Olentzero.

Ofizioa zaila daukazu
aldrebesa duzu martxa
zu zera gure sinismenen ta
kondairaren testigantza
mendietatik erdi Jainkoa
hegaletan gora altxa
nola gau baten konpondu dena
horren lanbide zehatza
gaur eguneko euskal jendea
ez da hortan aberatsa
aspaldi samar itzaldu zaigu
gerorako esperantza
utzi umeei opari hori
beraiek dira ardatza
baina espero det beste nunbaiten
utzi dezula ikatza.

Hemen bakoitzak izaten degu
denok nahi aina eskari
igual txapel bat eskatuko da
baldin bada bertsolari
agian giltza, giltza txiki bat
kartzelan dagoenari
edo lurpean dagoen horri
zure arnasa ze sari
guk zer eskatu ondo dakigu
baina ez zaigu nabari
beste urte bat pasatu zaigu
mintzatzen ari ta ari
ta nik badakit zure eskutik
zein dan egizko opari
ekar zaiozu elkarbizitza
Euskal Herri berriari.