Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolaris / Authors
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu.

Description

Melody
Goizean altxatu eta
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gauez nahiz nahiago nuen
askoz ere mantapea
tokatu zait ordu batzuk
mahai gainean ematea
bigarren aldiz irekiz
oposaketei atea
berriro lau bat atera
eta neretzat kaltea
zaila zait irribarretsu
ikasgelara joatea
ordezkapenekin gertu
baitet prekarietatea (bis)
amets bat irakasle
eta fijo izatea.

Bost koma eskerrik asko
ez da izan nere sari
azterketan jarri ditut
ideia eta haragi
topera saiatu nintzen
horretan ez nabil nagi
bigarrena bihurtuko
al da hirugarren aldi?
Umore txarra izan det
etxekoentzat nabari
beraiengandik urruti
pasa det ordu ugari (bis)
ta hau nola esplikatzen
zaio orain alabari?

Nota ikusiz saiatu
naiz ez jartzen emotibo
nahiz ta negar egiteko
badedan aski motibo
ez dakit epaile hoiek
ote ziren objetibo
buru barrenean eman
dizkidatenak bi tiro
baretu beharko hainbat
emozio konpultsibo
nahiz ta suspenditu dedan
ni joan naizen aldiro (bis)
hurrengoan lasaiago
saiatuko naiz berriro.