Bertsos - View details To know more about this section
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Iban Urdangarin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Urdangarin:
Kontratatzeko bada
majina bat modu
ta honi jarri diot
eunen zortzi ordu
gutxi eskeintzen dit ta
ahal duena kendu
elefanteak baino
gose gehiago du.
E. Martikorena:
Bildu be irabazi
jabien pagotxak
hala’re nei atera
horrelako hotsak
hemen biltzen duena
behar du bakoitzak
kiskil kamutsa daukat
eta hortz zorrotzak.
I. Urdangarin:
Lanean hasten da ta
baztar danak nahasi
danak ditu gustoko
gozo eta gazi
honekin ezin det nik
ezer irabazi
hiru behor jartzea
hobe nuen kasi.
E. Martikorena:
Nik Errezil sagarrak
zu erretxinduta
beraz nei kontratua
nahi didazu buka
bai, hobe izango da
behorrak sartuta
zukin egongo baita
sasiak hartuta.
I. Urdangarin:
Gainera erantzuna
zutik eta tinko
ea aldegiten duen
ondotik betiko
ibiltzen bada horren
itxura urriko
berriz’e egongo haiz
paroan, mutiko.
E. Martikorena:
Paroan egotea
ez da dotorea
baina morrontzan baino
askoz’e hobea
paroan nik dirurik
ez nuke ordea
beraz kendu beharko
dizut traktorea.