Bertsos - View details To know more about this section
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mantxi:
Lapurreta amaitu da
bahiketa baten
B. Gaztelumendi:
bigarren aldia da
neretzako aurten
Mantxi:
ez da horren errexa
lapur ona izaten
B. Gaztelumendi:
sekula ez hasteko
esaten zidaten.
B. Gaztelumendi:
Harrapatuta gaude
Ajuria-Enean
Mantxi:
zer pentsatzen genuen
sartu garenean
B. Gaztelumendi:
lehendakari sartuko
gera azkenean
Mantxi:
ba hemen politikorik
ez dabil lanean.
Mantxi:
Kobratzen ari dira
ta auskalo nun dauden
B. Gaztelumendi:
zu lasai nola biok
orain gauden hemen
Mantxi:
gu ere politiko
izango ginan lehen
B. Gaztelumendi:
Urkulluren logelan
ea zer dagoen.
B. Gaztelumendi:
Pare bat sobre daude
almohada ertzean
Mantxi:
hoiek askoz hobeto
daude nere etxean
B. Gaztelumendi:
erdi bana egin baietz
etxera heltzean
Mantxi:
faktura aurkitu det
eskua sartzean.
Mantxi:
Ta etxean utzita du
laneko karpeta
B. Gaztelumendi:
bestela ere lanik
ez du egin eta
Mantxi:
Euskadi salbatzeko
hau da errezeta
B. Gaztelumendi:
nik ere hemen bizi
nahi nuke tarteka.
B. Gaztelumendi:
Behintzat angula batzuk
edo jan ditzagun
Mantxi:
hortarako bagera
eta aski lagun
B. Gaztelumendi:
biok ze suerte eta
talentu daukagun
Mantxi:
bihar Francon etxea
lapurtu dezagun.