Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agin aita eta Nerea alaba zarete. Zuen etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, zuri, Agin, Nerea alaba etorri zaizu boxeoan hasi nahi duela esanez.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Etxe honetan hara
nolako bi kasu
ze desberdinak geran
alaba, ni ta zu
boxeoan hasi nahi
bazenduke, aizu,
aitonan dentadura
mesillan daukazu. (bis)

N. Elustondo:
Ez nijoa dentadura
horixe hartzera
baina aitona aipatu
dezu eta zera!
Nahiz ez geran portatzen
forofo antzera
aitona jute omen zan
Urtain ikustera. (bis)

A. Laburu:
Aitonan dentadurak
dauzka enkantuak
ta ez dira hor bukatzen
etxeko kontuak
tresneri oro ere
ez dira bapuak
guantiak ere dira
fregaderakuak. (bis)

N. Elustondo:
Beti ibiltzen zera
nerekin ezbaika
eta eztabaidari
kolpetik jarrai ta
guante horiekin
nik halaxe nahita
ezker krotxeta zer den
ba al dakizu, aita? (bis)

A. Laburu:
Harrapatu nahi luke
aita zure trenak
baino alaba lasai
dauzkat nik barrenak
amonaren krotxetak
baitira onenak
bakailuanak eta
urdaiazpikuenak. (bis)

N. Elustondo:
Kontu hoietan beti
zabiltza aldrebes
antzeko zerbait noski
espero nun aurrez
boxeoa maitea
dedalako berez
ni joango naiz zuri
gustatu ala ez. (bis)