Bertsos - View details To know more about this section
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Alaia Martin
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Martin:
Altu duzu umorea
ta kolesterola
dohainik lortzea da
zuretzat kirola
ez dizut bada gratis
emango hola-hola
hurrena esango dizut
txapata dagola. (bis)
J. Maia:
Zortzirak bost gutxi ta
eta larunbata
moñotxo bat eginda
txuri-txuri bata
emaidazu mesedez
Alaia, txapata
inoiz ez dizut sartu
hainbeste txapa ta. (bis)
A. Martin:
Txapa sartzen didazu
txapa kolosala
gainera ekartzen duzu
bokata albala
ni jator-jatorra naiz
ta eskuzabala
eta zu berriz zara
xuhurra integrala. (bis)
J. Maia:
Integrala omen naiz
gogorra, txepela
ez naiz mostradorean
daukazun pastela
puskez eta papurrez
bete zuk pardela
pentsa zugana doan
uso bat naizela. (bis)
A. Martin:
Uso pasearena
ze graziosoa
barkamena eskatzea
hain da inozoa
zuk egin duzu txiste
ia-ia osoa
etxean uso zara
ta dendan otsoa. (bis)
J. Maia:
Ze uso ta ze otso
ta ze pizti mota
hau konpondu nahi nuke
ez bazaizu inporta
beraz eder-ederra
ta ona dago ta
bihar ekarriko det
baratxuri zopa. (bis)