Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Portuko langileak zarete. Arrantza ontzi batean etorkin talde bat ezkutatuta dakartela konturatu zarete.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Barkuak txikotakin
egin du balantza
baina kontatu ditut
hamar dira antza
arazoa da eta
inoiz ez da txantxa
baina zein ederra gaur
dakarren arrantza
hamar bizitza berri
ta hamar esperantza.

N. Elustondo:
Etorri da estanpa
eder nabarmena
nahiz ta beste batzuek
gauzatu krimena
bai hoiekin etorri
da itxaropena
baina kamaraz bete
dago portu dena
egin al liteke ez
ikusiarena?.

J. Maia:
Nik ulertu ditzaket
orain zure penak
bai eta haien pozak
ta itxaropenak
badituzte sendiak
ta beren izenak
nortzuk egiten dute
ez ikusiarenak?
Itsasoan azpian
uzten dituztenak.

N. Elustondo:
Hilotzik ez dut maite
ez al da nabarmen?
Baina ez dakit badudan
behar aina kemen
ze poliziak ere
hor kanpoan zeuden
nahiz hoiei laguntzea
guaya geratzen den
gero ze etorkizun
ote dute hemen?

J. Maia:
Begira ze itxura
hor hamar naufrago
etorri ez balira
bizitza akabo!
Ez naiz agintari bat
ez ezertan mago
baina saiatuko naiz
ahal dala gehiago
hoien etorkizuna
gure esku dago.

N. Elustondo:
Nik ere egin berri
nere gogoeta
nahiz ta zalantza pila
ernetu tarteka
mundua dagolako
sorpresaz beteta
lagun ditzagun kutxan
zeudenak gordeta
gaur gauean lo lasai
egin nahi det eta.