Bertsos - View details   To know more about this section

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
Conductor
Galletebeitia, Xabat
Bertsolaris / Authors
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira....

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Ze itsas brisa goxo
ze iluntze eder!
Ze olatu txikiak
ze itsaso bazter!
Azken izpia joan da
ai ama ze plazer!
Pantaila hau pasa da
bueno ta orain zer? (bis)

M. Lujanbio
Itsasoa hain eder
eta gu hain bete!
Dena egiteko ta
dena egiteke!
Garaiko pelikulen
aire horren menpe
aktore horiek zer
egingo lukete? (bis)

J. Maia
Oso urduri nago
lehen ez negon lasai
izozki dena joan zait
momentu honen zai.
Zuk bi ezpain dauzkazu
eta nik ere bai
zer esaten didazu?
Aber nigatik guay! (bis)

M. Lujanbio
Jakin det beti horren
argia zarena
hizketa gaitasuna
duzu nabarmena
ta entzun dizudanean
ai bi ezpainena...
helatua eskuan
urtua dut dena. (bis)

J. Maia
Itsaso bat aurrean
azal eta heste
eguzki gorritxo bat
mozkortzeko beste
sexua nahi dudanik
ez zazula uste
nik holaxe lau mende
pasako nituzke. (bis)

M. Lujanbio
Zure filme horretan
dena doa mantso
olatuak poliki
ta txorieri so
gazte nerabe, berde
sasoiko gara txo!
Ta ez al dirudigu
bi jubilatutxo? (bis)

J. Maia
Ez gera jubilatu
hau da lehen zita
dena hain da ederra
begiak itxita.
Olaturik honaino
ez da iritsi ta
ez dakit zergatikan
nagoen bustita. (bis)

M. Lujanbio
Hori esatea nun
lehengo zioa
baina hainbeste kontu
ai ze pasioa!
Neri pixka bat joan
zait ilusioa
hau entsaioa zen ta
bihar akzioa. (bis)