Bertsos - View details   To know more about this section

2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-07-12 Getxo Jaialdia
Conductor
Illaro Etxebarria, Arrate
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
: Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana.
Gaiari oharrak
(Parke baten itxura hartuta, bertan bi neska, bata zabuan bestea lurrean, eta bertsolariak parkeko aulki batean eserita).

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Parkea jetxi gara
berriz ttirri-ttarra
bertan uneak joan
dira barra-barra
zure antzekoa da
zure alaba zaharra:
nahiko jatorra baina
okupa xamarra. (bis)

U. Iturriaga
Algortan horrek badu
bere predikua
okupatzea bera
bada meritua.
Zureak ere badau
zure ukitua:
oso jatorra eta
oso mugitua. (bis)

S. Colina
Nere alabak badu
nahiko kategori
begiratu dizu ta
zu ia erori
propio esertzen da
hortxe lasai, ongi
oreka ez galtzeko
egiten du hori. (bis)

U. Iturriaga
Oreka mantentzen dau
bai lurrean jator
ta begirada deuko
zorrotz eta gogor.
Zu zara Jack Nicholson
konturatu naz hor
eta zure alaba
dugu El resplandor. (bis)

S. Colina
Baina Jackek sabelen
suntsitu ninduen
gure kalkoak dira
hauek seguruen
Unai institutuan
inoizko gertuen
zuri begira orduak
pasatzen nituen. (bis)

U. Iturriaga
Algortan bi mutilek
ezin emon mosu
orduko akordu horri
oin heldu deutsozu
bistan da demokrazia
holantxik da aizu
ni mobitzen naiz ta zuk
begiratzen dozu. (bis)

S. Colina
Parkea da bizitza
ta bizitza parke
begiratu zintudan
bista galdu arte
bizitzak eraman nau
zugandik aparte
baina alabek soineko
iguala daukate. (bis)

U. Iturriaga
Antza antzekoa da
hemen eredua
Algortan beti da uda
inoiz be ez negua
kopian egin dozu
soineko enkargua
zuena Zarakoa
gurea karua. (bis)

S. Colina
Alfer-alferrik gabiltz
begira izatez
deus ez baita gertatzen
kasualitatez.
Alaba bizi zaitez
zeu zarena maitez
behingoz altxa zaite ta
rebelatu zaitez. (bis)
U. Iturriaga
Aitak agindu arren
alaba hor bertan
Algortan halakorik
sekula, benetan!
Horren motela zanik
ez neban pentsetan!
Hori digitala da
ez da rebeletan. (bis)