Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-09-21 Bera Jaialdia
Conductor
Larretxea, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Joan den asteko agur bat dela eta, Nafarroako bertsolari gazte bat hil baitzen, behin eta berriz entzun ditugu “Ezin dugu sinetsi!” Ez gara deus!” eta horrelakoak. Zuk uste duzu heriotzarako prest gaudela?

Description

Melody
Baneza eta banitu
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Mundura sortu gintuzten
beraien paparrak puzten
gu beso artean eusten
ze ilusio zituzten.
Baina bizitzan joaten zaizkigu
kristalezko hormak hausten
sarri sustoak, atsekabeak
eta ametsak zapuzten.
Hiltzeak beldur haundia dakar
ez degu albora uzten
baina ez digute hori jakinda
nola bizi erakusten. (bis)

Etortzen dena joatea
da bizitzaren katea
hobe ondo eramatea
ta ezinbestean jatea.
Heriotzari begiak itxi
eta geuretzat kaltea
alperrik baita nahi izanda´re
hari bizkar ematea
alperrik degu “Ez nau beldurtzen”
harrokeriz esatea
nik nahi nukeena da iristean
damurik ez izatea. (bis)

Kezka dakar aurrenean
galdera bat barrenean
arrakala kemenean
zer pentsatu orainean
baina jarraitu behar genuke
gozatzen eta lanean
eguneroko bizitzan eta
besteekin harremanean
eguneroko hori delako
bizitzea azkenean
“Bizita joan da” esan dezaten
garaia heltzen denean. (bis)