Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia
Conductor
Paya, Xabi
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago?

Description

Melody
Irun badaukazu zerbait
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Batzuentzako egurra
besteentzat lausengua
aspaldiko ika-mika
denboratan mantendua.
Neuk eman behar ote det
zaurietan ukendua
aspaldi banago gerra
horretatik aldendua?
Denok ematen diogu
bertsoari sostengua
denok ni-a aparkatu
nabarmendu dadin gu-a
Araba, Bizkai, Gipuzkoa
hau trinidade saindua!
Ta nola neur daiteke
euren merezimendua? (bis)

Bakoitzak bere aldera
beti egiten du tira
besteak mugitzearren
bera dagoen tokira
ados badaude ba ados
ta ez badaude erretira.
Urteetan eman zaio
borroka horri segida
besteak sutara bota
ta biba gureak biba!
Hobe mapatik gehiago
aldendu izan balira
gaur egun ez gaude hainbeste
probintziari begira
mugak ez dira indartzeko
mugak gainditzeko dira. (bis)

Iragana ikusi det
dema hoietan itoa
bakoitzak lortu nahiean
aldiro berekikoa.
Ni ez naiz gipuzkoartzat
harrotzen naizen tipoa
titulo gisa ez baita
horren kategorikoa.
Begirada zabalago
bat da nere begikoa
begirada bat guztiak
ikusteko neurrikoa.
Txapelketaz hitz eginez
hautsi beraz topikoa:
ez da probintzitakoa
baizik Euskal Herrikoa. (bis)