Bertsos - View details   To know more about this section

2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Plaza Biziberritzen (2020)
Performance
2020-06-10 Online Berezia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Maddalen
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Giharretako distrofia edo gaixotasun bat dela medio, mugimendu arazoak dituen ume bat zara Maddalen. Goizetan ikastetxera joaten zeran baina arratsaldero fisioterapia sesioak jasotzea ezinbestekoa duzu eta ikastetxean ere laguntza izaten duzu. Koronabirusak eragindako egoerak zure bizitza erabat aldatzeaz gain, zure gorputzari sekulako atzerapausoa eragin dio. Gizartea, mundua... horretaz ohartarazi nahi duzu bertsoen bidez.
Gaiari oharrak
Gai-jartzaileak oinak ematen joan ahala (aurreko puntua kantatzen ari den bitartean) osatzen du bertsoa.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskaileratan mailarik maila
banatzen da gizartea
beti berdinoi ixten digute
mutur aurrean atea
nere lagunek solik nahi zuten
parketara joatea
baina neretzat bigarren mailan
bakarrik dago parkea.
Denek erruki pixka bat dute
hori sentituz, pakea!
Bigarren mailan ipintzen dute
nere motrizitatea
nahiago nuke bestela balitz
nere errealitatea
baina besteren eskutan dago
nere ongi izatea.

Nik behar ditut mila masaje
eta mila ariketa
ta kaltegarri bilakatu zait
birusaren aldaketa
galdu baititut nere indarrak
ta nola ez heziketa
ta horregatik piztu nahi nuke
inguruetan alerta
nere esanak entzun ondoren
egizue gogoeta
ea behingoan irekitzen den
osasunaren karpeta
laguntza pixka’t emaidazue
jar idazue arreta
zuen eskua luzatuz gero
asko egiten dut eta.

Nere indarrak, nere dohaiak
nahi ditut aldarrikatu
nahiz ta giharrak ahul dauzkadan
hori ezin da ukatu.
Okerrena da nere kasuan
gu ez garela bi katu
beraz denontzat irtenbide bat
behar genuke bilatu
fisio denak ta irakasleak
behar dira inplikatu
egia esan ezin den hori
ere nik ez dut eskatu
behar dudana nahi dudana
mesedez errespetatu
hurrengo baten gauza berdina
ez dadin errepikatu.