Bertsos - View details   To know more about this section

2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Bertso asko eskatu dizkizuete konfinamenduan. Orain beste eskaera bat jaso duzu. Bere bikotea eta bere maitaleari buruz hiru bertso eskatu dizkizu. Bat bere betiko bikoteari iradokiz haustura, bigarrena maitaleari aukera berriak iradokiz eta hirugarrena, aurreko aukerak kale eginez gero, bietako egoerak konpon ditzakeena.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer moduz zaude maitea
ni oso-oso gustora
konfinamendu honetan
nere barreneko lora
bakardadean hazi da
eta nago txora-txora
nota haundiz pasatzen det
itxialdiaren froga
zuk segi zure etxean
eta ez zaite aztora
ni bakarrik ondo nago
azkar joaten zait denbora
agian itxialdi hau
betirako izango da. (bis)

Epa, bueno, ze muz, kaixo...
oso denbora luzean
jardun naiz irudikatzen
poesia bat haizean
bakarrik ez nago ondo
itxialdiko leizean
ta altxor bat topatu dut
zu zaitudan konplizean
ez naiz lasai geratuko
gauza bat esan ezean
nola hortxe bizi zaren
aldameneko etxean
haruntza begira nago
balkoira ateratzean. (bis)

Nola nagoen ez dakit
ze gorputz eta ze modu
eguna batzutan baita
infernu, bestetan zeru
buruaren bi aldetan
deabru eta aingeru
hola gaudenak burua
ere galdu dezakegu.
Bata zein besteak, biak
zarete nere eredu
nere udaberri ta uda
nere udazken, nere negu
zuek idatzi neri ta
gero ikusiko degu. (bis)