Bertsos - View details   To know more about this section

2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-09-04 Berriozar Jaialdia
Conductor
Belarra, Maialen
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Euskal Hezkuntza Sistemak, euskarak eta euskaldunok beste kolpe bat jaso dugu gaur. Mendigorriko
gurasoek haurren ikasturtea D ereduan hasteko eskaera egin zuten eta Nafarroako Auzitegi Gorenak
ezezkoa eman du.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-09-04 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehenago ere hedabidetan
egin da mila sarraski
Osasungintzan, mila lekutan
euskara beti lurrazpi
telebistan’e ez da gelditzen
ez kirol ta ez marrazki
ta Mendigorrin euskara gorri
ta Gares berriz garesti
orain hezkuntzan kolpeka dabiltz
bestea ez bazen aski. (bis)

Gaurko notizi izan liteke
baina ez da nobedade
ze alfabeto motzekoentzat
guztia da A eta B
ta egin dira gure esparru
salbu bakan hoien jabe
eta hezkuntzan haur batzuk utzi
euskal aukerarik gabe
zorigaitzean Iparraldean
hortara ohituak gaude. (bis)

Ni nazkatu naiz erantz ditzagun
maskarillak ta maskara
edo kantuak dion bezala
bagoaz zerri askara
nork uste zuen epaile batzuk
salbatzerikan euskara?
Baimenaren zai, legearen zai
alperrik biziko gara
itzul gaitezen ikastola zen
haserako arimara. (bis)