Bertsos - View details   To know more about this section

2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2020-09-09 Atarrabia Berezia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da.

Description

Melody
Lur nintzen ta lurtuz noa
Stanza name
Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Ez etxe, komun bakarra
ta dutxa bat ze datu
bi aukera soilik dugu
hil edota zoratu. (bis)

A. Labaka
Zer ote da gogo ona
edota formakuntza?
Laguntzera etorri eta
nik behar dut laguntza. (bis)

U. Alberdi
Ez dakit zer sentitzen den
laguntzaile larruan
baina irla bihurtu naiz
irla baten barruan. (bis)

A. Labaka
Irlari kendu nahi diot
hainbeste bakardade
parean jarrita ere
ez gaude parez pare. (bis)

U. Alberdi
Nola eraitsiko dugu
gure arteko pareta
jada zabor humanoan
pare jarrita gaude ta. (bis)

A. Labaka
Molestatzen dunarekin
naiz ni egon haserre
juxtu hori egiten da
baztertu eta erre. (bis)

U. Alberdi
Orain kanpoan gabiltza
lehen geunden estu-estu
errautsetatik sortzea
ez dago denon esku. (bis)

A. Labaka
Fenixak izango gara
elkarri lagunduta
har zazu besarkada bat
maskarilla kenduta. (bis)

U. Alberdi
Nahiz ta estimatzen dudan
besarkada ta hatsa
hau da juxtu gaur Europak
sortzen duen kiratsa. (bis)

A. Labaka
Nik behintzat hala egingo det
ni aitortzear nago
nere eskutan dagon dena
ta ahal bada gehiago. (bis)

U. Alberdi
Nik babes hartu dut juxtu
gaur zure besarkadan
baina beste hogeita hamar
dauzkazu zain iladan. (bis)

A. Labaka
Beste hogeita hamar ilaran
eta nola sokorri?
Agurtu behar zaitut baina
behar badezu etorri. (bis)